2 milioi eta erditik gora pertsonarekin lan egiten dugu, 58 herrialdetan eta 742 lankidetza-proiekturen bidez
Gure erakundeek egiten duten lana mundu osoan zehar zabalduta dago, eta 2.522.771 pertsonari iristen zaie. 58 herrialdetan egiten dute lan, hiri handietan zein herrixketan, eta hainbat esparrutan. Erakunde askok bizi-baldintzak hobetzen laguntzen dute beste lankidetza-eragilerik ez dagoen urrutiko eremu isolatuetan.
Horien guzien lana batuta, 742 proiektu dira, eta 44.990.299 € inbertitzen dira horietan.
Bulego egonkorrrak
Erakundeek beste herrialde batzuetan lan egiteko, ez da beti han bulego egonkor bat izatea behar izaten. Batzuetan, tokiko erakundeek egiten dute lan zuzenena. Beste batzuetan, presentzia fisikoa eduki behar izaten da.
Guztira, gure sareko erakundeek 127 bulego dituzte munduan zehar. Gehienak, 69, Amerikan daude; 36, Afrikan; 8, Ekialde Ertainean, eta 6, Asian, besteak beste.
Proiektuak mundu osoan
Herrialde hauek izan dira inbertsioen ahalegin ekonomikoen xede: Guatemala, Kolonbia, Kongoko E. D., India, Palestina, Senegal, Mendebaldeko Sahara, Mexiko eta Kuba, beste hainbaten artean.
Proiektuei erreparatuz gero, guztizko 742 proiektuetatik, honela banatuta daude gehienak: Guatemalan daude proiektu gehien (69), eta, jarraian, Perun (67), Ekuadorren (61) eta Indian (57). Azpimarratzekoak dira, orobat, Bolivia (41), Kolonbia (40) eta Kongoko E. D. (34).
Biztanleria hartzailea, eskualdeka
Kontinenteen ikuspegitik, Amerikan lan egiten dugu pertsona gehienekin (1.184.805 pertsona); eta hurrena, Afrikan (533.996), Ekialde Ertainean (486.168) eta Asian (347.052).
Ekialde Ertaina da GGKEok emakumeen ehuneko handienarekin (% 70,5) lan egiten dugun eremu geografikoa.
Sektore eta populazio hartzaileak
Gure erakundeen proiektuek 19 jarduera-sektore dituzte ardatz. Zehazki, 39 herrialdetan, hezkuntzarekin lotutako lana egiten dute; herrialdeen artetik, nabarmentzekoak dira Bolivia, Ekuador, Kolonbia eta Kongoko E. D. 33 herrialdetan, emakumeen ahalduntzearekin lotutako lana egiten dute; herrialdeen artetik, nabarmentzekoak dira Peru, Nikaragua, El Salvador, Guatemala, Kuba, India eta Senegal. Horien atzetik, giza eskubideen defentsarekin lotutako lana egiten dute 31 herrialdetan, nekazaritzarekin lotutakoa 24 herrialdetan, eta osasunaren alorreko 27 herrialdetan.
Gainerako proiektuak honako sektore hauekin lotuta daude: ekintza humanitarioa eta larrialdi-ekintza, gizarte zibilaren espazio zibikoaren defentsa eta gizarte zibileko erakundeentzako laguntza, sexu- eta ugalketa-eskubideak, larrialdietako eta larrialdi-osteko laguntza, haurtzaroa, feminismoak, jarduera ekonomikoak, industrialak, (mikro)finantzarioak eta bidezko merkataritzakoak, hirugarren herrialdeetan errefuxiatutako herritarrentzako laguntza, ura eta saneamendua, kulturartekotasuna, azpiegiturak (garraioa eta biltegiratzea, komunikazioak, eraikuntza, energia), beste zerbitzu eta azpiegitura sozial batzuk, hondamendien prebentzioa eta berreraikitzea eta birgaitzea.
Lankidetza-proiektuen hartzaile den populazioari dagokionez, erakunde gehienek emakumeei zuzentzen diete lana 33 herrialdetan. Landa-eremuetako populazioak ere arreta handia jasotzen du 22 herrialdetan, eta populazio osoa ere hartzaile da 35 herrialdetako hainbat proiektutan.
Gainera, beste hainbat ekimen populazio hartzaile hauei zuzenduta daude: gaztedia, haurtzaroa, familiak, populazio indigena / gutxiengo etnikoak / afro-ondorengoak, errefuxiatuak eta migratzaileak, lekualdatutako populazioa, 65 urtetik gorakoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak.
Oro har, ikusten da gure erakundeen lanak inpaktu nabaria duela emakumeen eta nesken bizitzetan. Gure lanaren xede direnen artean, emakumezko populazioa handiagoa da lan-arlo guztietan (hezkuntza, osasun, nekazaritza, etab.) eta munduko eskualde guztietan. Hain zuzen ere, 1.592.872 emakumerekin lan egiten dugu; gizonak, aldiz, 962.998 dira.