2021eko Txostena > Gure kontuak > Gastuak

Eraldaketarako hezkuntzako eta larrialdietako lankidetza-proiektuak GGKE-en jardueraren ardatz

Erakundeen gastuak

2020an, azterlan honi erantzun dioten erakundeek, orotara, 48.896.063 €-ko inbertsioa egin zuten garapenerako lankidetzarekin, ekintza humanitarioarekin eta herritartasun globalerako hezkuntzarekin lotutako jardueretan, besteak beste.

Gure erakunde gehienek garapenerako lankidetzaren alorrean dihardute, baina batzuek gizarte-ekintzako jarduerak egiten dituzte; Euskadin zaurgarritasun-egoeran dauden populazioak dituzte xede ekintza horiek.

Garapenerako lankidetzaren aurrekontuari bakarrik begiratzen badiogu, azpimarragarria da gastuen % 76,58 garapenerako proiektuak eta programak gauzatzeko erabili zela.  % 13,45 eraldaketa sozialerako hezkuntzarako, eragin politikorako eta boluntariotzarako erabili zen. Gainerako baliabideak, hau da, % 9,9, ekintza humanitarioko eta larrialdietako proiektuetan inbertitu ziren.

Sakatu barren gainean xehetasun gehiago ikusteko. Lehen mailara itzul zaitezke goiko “itzuli” botoia sakatuz:

Intered Euskal Herria I Guinea Ecuatorial

GGKE bakoitzaren gastuak

Grafiko honetan ikus ditzakezu GGKE bakoitzaren gastuei dagozkien datuak. Dagokion barrari sakatuta ikusiko dituzu xehetasun gehiago: