Metodologia

Testuingurua

Nazioarteko lankidetzan diharduten 84* erakunde biltzen ditu Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak. Inkestari erantzun dioten erakundeen informazioa eskaintzen du webgune honetan dagoen txostenak eta 2020. urtekoak dira datuak.

Aurten formatu berritzailean aurkeztu ditugu datuak, baina ez da Euskadiko GGKE-en Koordinakundean antzeko txosten bat egiten dugun lehen aldia. Lehen ere, eta enpresa espezializatuen laguntzarekin urtero egiten ditugun inkesten bidez, 2010-2015 urteetako datuak bildu ditugu. Urte horietan, murrizketa handiak izan zituen sektoreak, eta horrek eragin handia izan zuten GGKE-etan eta haien lanean. Zehazki, erakundeek esku hartzen duten herrialdeetako lankidetza-proiektuetan eta Euskadin egindako lanean krisiak izan duen eraginari buruzko datuak jasotzen genituen, bai eta GGKE-en antolamendu-egituran izan duen eraginari buruzkoak edo etorkizunerako aurreikusitako bilakaerarekin loturikoak ere. Urte horietako bakoitzaren argazki finkoa lortzeaz gain, helburua izan zen sektoreak denboran zehar zer-nolako bilakaera izan duen ezagutzea. Ondoren, 2019an, zundaketaren beste saio bat egin genuen informazioa eta datuak biltzen jarraitzeko, sektorearen ikuspegia hartzeko eta hura ezagutu ahal izateko, eta, hala, jarraitu ahal izan dugu gizartean eta politikan eragiteko gure lana definitzen.

Kontuak emateko asmo handiko ariketa kolektiboa da txosten hau, eta datuak ematen ditu jakiteko GGKE-ek zer egiten dugun, non lan egiten dugun, gure baliabide ekonomikoak nondik datozen, haiek zertarako erabiltzen diren edo gure oinarri soziala zein den.

Hainbat bilatzaileren eta hautaketa-irizpideren bidez, informazio agregatua edo erakundeen arabera eskura daiteke, kontsultarako aukera eta gai ugari eskaintzen baitituzte. Datu guztiak irekian eskaintzen dira. Aukera horrek are gehiago indartzen du gardentasuna, eta aukera ematen du garapenerako nazioarteko lankidetzan diharduten gizarte-erakundeei buruz gehiago jakin nahi duen edonork informazioa egiaztatzeko eta erabiltzeko.

Datuak biltzea eta bisitatzea

Estatistika-bilketa lan xehe eta zorrotzaren emaitza da txosten hau.

Informazioa biltzeko prozesuaren faseak:

 
    1. Web galdetegia egitea txostena osatuko duten datu guztiekin. Bazkide den GGKE bakoitzak lotura pertsonalizatua jaso du, Txostenaren webgunean sartzeko eta eskatutako informazioa iraultzeko. Hiru hilabetez, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak jarraipena egin du, informazioa ezarritako denboran eta moduan biltzen dela bermatzeko.

    2. Datuak berrikustea. Informazioa iraultzeko epea amaituta, erakunde bakoitzaren web fitxak berrikusi ditu Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak. Akatsen bat edo desadostasunen bat atzemanez gero, inplikatutako erakundeari kontsulta egin diogu kontua argitzeko. Berrikuspena amaitutakoan, Txostenaren webgunean baliozkotu dira datu guztiak.

    3. Istorioak lehen pertsonan. Gainera, txosten hau herritarrei gehiago hurbiltzeko, hainbat jarduera-eremutako lankidetzaren protagonisten testigantzekin osatu dugu lan hau. Izen propioa duten istorioak dira, hainbat herrialdetakoak, eta euskal erakundeek jarduten duten eskualdeetan GGKE-ek egiten duten lana hobeto ulertzen laguntzen dute. Horrela, askotariko kolektibo baten lanaren funtsezko zertzeladak eskaini ditugu, kolektibo horiek era askotakoak izan arren, oso antzekoak baitira aldi berean.
    4. Datuen kazetaritza. Lehen aipatu bezala, 2010. urtekoa da EAEko GGKE-en sektorearen lehen txostena, baina azterlan honekin egin dugu jauzi kualitatibo handia, 2021eko Txostenak datuen kazetaritzaren ikuspegian oinarritutako web-bistaratzea baitu. Horri esker, datuak ahalik eta gehien aurkeztu eta aprobetxa daitezke, maila askotako analisia eskaintzen baitu. Era berean, modu hurbilago eta irisgarriagoan erakusten du publikoa den eta modu irekian erabil daitekeen informazio hori. Ikuspegi horrekin egindako grafikoek informazioen kontsulta interaktiboa eta dinamikoa ahalbidetzen dute. Datuen kazetaritzan espezializatuta dauden kazetariek prestatu dute informazio hori.

Txosten hau Espainiako Garapenerako GKE-en Koordinakundearekin izandako lankidetzaren emaitza ere bada txosten honen prestaketa. Euskadiko GGKE-en Koordinakundea kide duen sare horrek aukera eman digu, beste koordinakunde autonomiko batzuei bezala, galdetegia, formatua, grafikoak eta tresnak erabiltzeko, gure hurbileneko esparrura, euskal errealitatera, egokitu ahal izateko. Hala, bakoitzak bere esparrutik, laguntzen dugu gardentasunaren eta kontu-emate bateratuaren ariketa horretan, herritarren elkartasunari eta babesari esker egiten dugun lana ezagutzera emateko.

* 2021ean egindako datu-bilketan, 81 erakundek osatzen zuten Euskadiko GGKE-en Koordinakundea. Haietatik, 57k erantzun zioten inkestari.