2020an, azterlan honetan parte hartu duten GGKEen finantziazioaren zatirik handiena (% 77,8) funts publikoetatik dator; 49.550.929 € zehazki. Kopuru horretatik, % 82 erkidegoetako eta tokiko funtsetatik dator, eta gainerakoa, esparru nazionaleko edo europarreko funtsetatik.
GGKE-ek jasotzen duten gainerako finantziazioa, % 22,2, pribatua da (14.141.095 €). Gehienak (finantziazio pribatu osoaren % 40,6) noizean behingo dohaintzak dira; horien artean sartzen dira pertsona fisikoen noizean behingo dohaintzak eta baliabideak lortzeko gainerako kanpainak. Horien atzetik datoz aldizkako kuotak; GGKE-en funts pribatuen % 33,5 dira, zehazki. Hirugarren postuan daude bestelako diru-sarrera pribatuak; finantziazio pribatuaren % 25,9 dira.
Sakatu barren gainean xehetasun gehiago ikusteko. Lehen mailara itzul zaitezke goiko “itzuli” botoia sakatuz:
Grafiko honetan ikus ditzakezu GGKE bakoitzaren kontuak. Dagokion barrari sakatuta ikusiko dituzu xehetasun gehiago: