2023eko Txostena > Nork laguntzen digu > Oinarri soziala

GGKE-en lana babesten duen oinarri soziala handitu egin da

GGKE-en oinarri soziala

2020an, Euskadiko GGKE-en oinarri soziala 117.774 pertsonak osatzen zuten. Kopuru horretan sartuta daude bai laguntza ekonomikoa ematen dutenak, bazkideak eta emaileak, bai boluntario-lanen bat egiten dutenak.
 
Zabalketa Peru
Peruko Cusco eskualdeko Ande Garaietako landa-komunitateetako emakume gazteak boleibolean jolasten, ikastetxe bateko kantxan, landa-eremuko neskek bigarren hezkuntza ikas dezaten sustatzeko. Irudia: Zabalketa

2.153 pertsonak dihardute boluntario gisa Euskadiko GGKE-etan.

Pertsona emaileak ere behar-beharrezkoak dira GGKE-ek beren lana egin dezaten. Zehazki, 8.347 pertsona dira.

107.274 bazkidek laguntzen diete Euskadiko GGKE-ei. Gehienak partikularrak dira, bazkide diren erakunde pribatuak baino gehiago.

“Nork laguntzen digu” menuko “Boluntariotza” atalean, xehetasunez azalduta dago euskal GGKEetako boluntarioen profila.

"117.774 pertsonak osatzen dute Euskadiko GGKE-en oinarri soziala".
Bazkideak, emaileak eta boluntarioak dira nazioarteko lankidetzako erakundeen hiru zutabe nagusiak. Irudia: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
Scroll to Top