2023eko Txostena > Gure kontuak > Gastuak

Garapenerako lankidetzarako, larrialdietarako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzarako proiektuak, GGKE-en lanaren ardatzak

Erakundeen gastuak

2022an, gure GGKE-ek 73.688.967 euro inbertitu zituzten guztien artean, besteak beste, garapenerako lankidetza, ekintza humanitarioa eta herritartasun globalerako hezkuntza barne hartzen dituzten jardueretan. Gure erakunde gehienek garapenerako lankidetzaren alorrean dihardute, baina badira gizarte-ekintzako jarduerak egiten dituztenak ere. Erakunde horiek, Euskadin bertan zaurgarritasun-egoeran dauden populazioetan jartzen dute arreta.

Garapenerako lankidetzaren aurrekontuari bakarrik begiratzen badiogu, azpimarragarria da gastuen % 67,08 garapenerako lankidetza-proiektuak gauzatzeko eta % 21,69 ekintza humanitariorako eta larrialdietarako erabili zela. Gainerako baliabideak, hau da, % 11,22, boluntariotzarako, eragin politikorako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuetan inbertitu ziren.

Sakatu barren gainean xehetasun gehiago ikusteko. Lehen mailara itzul zaitezke goiko “itzuli” botoia sakatuz:

Ayuda en Acción Bolivia
Emakumeen garapena, berdintasuna eta enplegagarritasuna babestea, Boliviako zenbait produkzio-sektoreetan. Irudia: José Manual Román, Ayuda en Acción

GGKE bakoitzaren gastuak

Grafiko honetan ikus ditzakezu GGKE bakoitzaren gastuei dagozkien datuak. Erakunde bakoitzari dagokion barrari sakatuta ikusiko dituzu xehetasun gehiago:

Scroll to Top