2023eko Txostena > Gure kontuak > Diru-sarrerak

Euskal ekonomiaren bilakaerak eta euskal lankidetza-politiken nolabaiteko egonkortasunak pixka bat handitu dituzte GGKE-en funtsak, eta, horri esker, giza eskubideen aldeko esku-hartzeekin jarraitu dezakete

2022ko datuen arabera, diru-sarrera publiko zein pribatuen igoera txiki bat nabari da, politika publikoen eragina pixkanaka ahultzen joan den hamarkada baten ostean. Igoera hori positiboa da, baina oraindik ez da nahikoa; izan ere, euskal erakundeek lankidetzara bideratutako ehunekoa ez da aldatu.

Hurrengo grafikoan ikus daitekeen bezala, 2022an, GGKE-ek 76.680.406 euroko diru-sarrerak izan zituzten guztien artean. % 74,43 (57.077.324 euro) funts publikoak eta % 25,56 (19.603.082 euro) funts pribatuak izan ziren.

Goranzko joera arin hori interpretatzeko, kontuan hartu behar da pandemiak eragindako salbuespenezko egoera, 2021eko txosteneko datuak, alegia (datuak 2020koak ziren). Izan ere, aldi hartan, ez administrazioen diru-kopuruak, ez dohaintza pribatuak, ez proiektuak gauzatzeko aukerak, ez ziren normaltasun-testuinguru batean izango liratekeenak, eta, beraz, hazkunde txiki hori ñabartu egin behar da. Gainera, kopuru absolututan funts gehiago dauden arren, ehunekotan ez gaude pandemiaren aurreko egoera baino egoera hobean.

Beraz, lankidetzarako euskal politiken egonkortasunari balioa ematen diogun arren, irakurketa zabalagoa eta sakonagoa egin behar da, triunfalismoan ez erortzeko edo diagnostikoan gehiegizko baikortasunik ez izateko.

GGKE-en diru-sarreren jatorria

2022an, azterlan honetan parte hartu duten GGKE-en finantziazioaren zatirik handiena (% 74,43) funts publikoetatik dator, 57.077.324 € zehazki. Kopuru horretatik, % 86,58 erkidegoetako eta tokiko funtsetatik dator, eta gainerakoa, esparru nazionaleko edo europarreko funtsetatik.

GGKE-ek jasotzen duten gainerako finantziazioa pribatua da, % 25,56 zehazki (19.603.082 euro). Gehiena (finantziazio pribatu osoaren % 40,37) noizean behingo dohaintzak dira (horien artean sartzen dira pertsona fisikoen noizean behingo dohaintzak eta baliabideak lortzeko gainerako kanpainak). Horien atzetik datoz aldizkako kuotak. Zehazki, GGKE-en funts pribatuen % 34 dira. Hirugarren postuan daude bestelako diru-sarrera pribatuak. Finantziazio pribatuaren % 26,60 dira.

Beraz, finantzaketa pribatuaren ehuneko-igoera txiki bat gertatu dela nabarmentzen dugu, eta finantzaketa publikoaren ehuneko-jaitsiera bat, 2021eko aurreko txostenarekin alderatuta. Hala ere, ezin dugu ondorioztatu joera aldaketa bat denik.

Sakatu barren gainean xehetasun gehiago ikusteko. Lehen mailara itzul zaitezke goiko “itzuli” botoia sakatuz:

AAMI Benin
Irakasleentzako prestakuntza Beningo Errepublikan. Irudia: Manuel Iradier Elkarte Afrikanista.

Diru-sarrerak, GGKE-en arabera

Grafiko honetan ikus ditzakezu GGKE bakoitzaren kontuak. Erakunde bakoitzari dagokion barrari sakatuta ikusiko dituzu xehetasun gehiago:

Scroll to Top